Latxa

iOS app by Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza. Education · Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza

Store rating
0 / 5
Store rating count
0
Download price
Free to download
In-app purchases
Unknown
Version
1.0
Listing last refreshed
2026-09-15

View the original store listing

Store description excerpt

Latxa txatbot bat da, eta gainerako adimen artifizialen antzeko funtzionamendua eta gaitasunak ditu. Oso lagungarria izan daiteke eguneroko zeregin askotan, baina garrantzitsua da ondo ulertzea zer egin dezakeen eta zer ez. Zer egin dezake? • Galderak erantzun: gai askori buruzko azalpenak eman ditzake. • Testuak sortu edota hobetu: mezu elektronikoak, txostenak, istorioak edo laburpenak idazten laguntzen du. • Dokumentuak aztertu: fitxategiak (PDFak, DOCXak, testu-fitxategiak...) erantsita, edukia laburtu ahal du edo edukiari buruzko galderak erantzun edo datuak atera. • Web-edukia kontsultatu: URL bat idazten baduzu, Latxak web orri horretako informazioa irakur dezake erantzuna emateko. • Kontzeptuak azaldu: gai konplexuak modu errazean ulertzeko. • Ideiak proposatu: sormen-prozesuetarako lagungarria. • Laguntza teknikoa eman: programazioari edo tresna digitalei buruzko argibideak ematen ditu. • Itzulpenak egin edo hizkuntza desberdinetako testuekin lan egin dezake: Latxa euskaraz aritzeko optimizatuta dagoen arren, beste hizkuntza asko ere menderatzen baititu (gaztelania, ingelesa, frantsesa...). Dena den, mugak ere baditu, hauek: • Ez du beti erantzun zuzena ematen: Batzuetan informazio okerra, asmatua edo osatu gabea eman dezake ("haluzinazioak"). • Ezagutza orokorraren muga: Bere barne-ezagutza 2025eko irailean gelditu zen. Hala ere, URL bidez gaur egungo informazio zehatza kontsultatzeko eskatu ahal zaio. Pribatutasuna eta erabilera arduratsua Latxa arduraz erabili. Txatbotekin (Latxa barne) aritzean, ematen duzun informazioa eta jasotzen duzun erantzuna kontuz kudeatu behar dituzu. Zure datuak babesteko: • Ez partekatu datu pertsonal sentikorrik (NANa, helbidea, telefonoa, pasahitzak...). • Kontuz ibili informazio konfidentzialarekin. • Dokumentuak atxikitzean, ziurtatu ez dutela datu konfidentzialik, enpresa-sekreturik edo hirugarrenen datu pribaturik.

Review coverage

AppRill has captured 0 reviews for this app. This is a collected sample, separate from the store rating count. Latest review capture: Not captured yet.

Recent captured chart positions

No chart positions have been captured for this app yet.

Chart position, rating count and review coverage do not establish downloads, revenue or profit. Understand the differences.